XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Anarkista joerako ezkertiar berriek, bi sailetan banatzen dituzte kapitalismoaren menpeko erresumak: desarroilopekoak eta aurreratuak.

Lehenengoetarako gerrilla borroka beste irtenbiderik ez dute ikusten, hots, Hego Ameriketa eta Hirugarren mundu guztia vietnamdartzea.

Ezker Berri anarkistak ez du begi onez ikusten komunista partiduek hirugarren munduan darabilten politika era, hots, frente herrikoien politika.

Burjesiarekin akordioa burutuaz, baldintza objetiborik ez dagoela eta, gerorako uzten dute iraultza sozialista.

Puntu honetan marxismo jatorraren erakutsiei jarraitzea besterik ez dute egiten; baina, Castrok, Che Guevarak, Debrék eta anarkistek ez dute ontzat eman jokabide hau.

Erresuma bakoitza sozialismorako bere bide bereziari jarraitu behar zaiolako ustekoak dira.

Hauen ustez, sozialismora igarotzeko ez dira nahi eta ezkoak baldintza objetiboak, sozialismoak berak sor bait ditzake kondizio hoik.

Industrialki arras aurreraturiko erresumetarako hiri gerrilla proposatzen dute borroka eredutzat: lan uzte orokarrak, lantegi eta irakastetxeak hartzea, eta langileria tentsioan edukitzeko, despolitizatu ta sistiman integra ez dadin, etangabeko borroka ekintzak burutzea.

Kapitalismoak, azaleko askatasun itxurapean mozorroturik dadukan zapaltzaile aurpegi hori erakuts dezan nahi dute anarkistek.

Politikaz liberala den kapitalismoa, faszista bera baino ere kaltegarriagoa dela uste dute joera honetakoek.